XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kolonietako idazkariorde izan zen garaian Churchillek autonomia eman zien Transvaal-i eta Orangeko Estatu Libreari.

Legea onartu bezain laster, bere karrera politikoak sekulako bultzada hartu zuen supituki.

1908an, Asquith lehen ministro izendatu zutenean, Merkataritzako ministerioa bere eskuetan geratu zen.

Kabinetean sartu bezain laster David Lloyd George Ogasun ministroarekin garai hartako bikote politiko ezagunena osatu zuen.

Ez zuten zerikusi handirik batak bestearekin, ez ziren ez adin eta ezta jatorri berekoak ere, baina sakonki miresten zuten elkar.

Lloyd George irakaslea zen eta Churchill bere ikaslerik onena.

Urte haietan Ganberako hizlari distiratsuenak eta polemikoenak bihurtu ziren.

Churchillek Lloyd Georgeren eskutik sakondu zuen ideologia liberalean eta langileen egoerarenganako sentsibilitate handixeagoa hartu zuen, lehendik ere erreforma sozialen alde agertu arren.

Bere jatorria kontuan hartuta, Churchillek ezer gutxi zekien langileriaren bizimoduaz, eta horren berri emango zion norbait aurkitu zuen Ogasun ministroarengan.

Ondorengo urteetan Churchillek legegintza sozial emankorra jarri zuen abian.